Castellano | Euskera | English
+34 944164301 - Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
CEPA Iturribide HHI CENTRO DE EDUCACIÓN DE PERSONAS ADULTAS
HELDUEN HEZIKETARAKO IKASTETXEA
"Alferrik da ura joanda gero presa egitea."
Atsotitza

LEKEITIOKO ITSASARGIRA

2016ko Maiatzaren 25ean, Mintzapraktika eta Euskara I taldekideok Lekiotiora joan ginen, itsasargira ikusteko asmoz. Eta bide batez, euskeraz entzun eta hitz egitea izan zen geure helburua.

Oro har 26 lagun batu ginen, eta bisita bi txandetan egin genuen. Goizeko 10etan San Bilbotik irten ginen. Hamaikak aldera Lekeitiora heldu giñen, eta itsasargirarako bidea hartu genuen. Han zegoen, mutil gazte, jatorra eta atsegina gure zain . Bisita nolakoa izango zen azaldu zigun. ¡Hau bai  zen sorpresa!  Zira jantzi behar genuela!, baina  zertarako?. Lekeitiotik Elantxoberiino “bidaia birtuala” egiteko.

Lehengo bideoan itsasargiaren historia: sua izatetik elektronikoa izatera nola aldatu zen. Nabegazioari buruz hainbat azalpen, eta bidaia birtuala delako horretan, denetarik izan genuen. Ikuspegi politak itsasotik, ze itsasontsia lurretik urrundu neurrian, kostaladea ikusten zen, gu oso pozik eta alai, argazkiak ataratzen, eta halako baten, trumoiek ekaitz handia zekarten, benetakoa ematen zuen, aterri zenean poliki, poliki, portura itzuli ginen.

Bisita amaituta, portu aldean txakolina hartu eta bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu ondoren, euskaldunon ohitura jarraituz,kanta batzuk abestu genituen, jantokian zegoen gizonezko talde batekin batera.

Itzultzeko ordua heldu zitzaigun, baina, Lekeitioko oso ospetsuak diren “mostachones” eta “ harinadas” rik gabe ezin genuen bueltatu, gozamen hauek erosi ondoren, berriz, autobusera eta Bilbaorantz.

Ah ze egun ederra pasatu genuen!!!!{igallery id=3648|cid=29|pid=1|type=category|children=0|showmenu=0|tags=|limit=0}

Additional information